1. |
Itziarren Semea
07:04
|
|
||
Nafarroa maittia arbasoen erreinua ta gure ohorea.
Mila urte igarota, gainbehera ta oroitzapena.
Denok helburu bati lotuta, euskaldun guztiak batuta.
Gure gorputzak armatuak, eskuak ezpatari estuak.
Egunsenti biluziak harkaitzetan
herri guztiak lan beteta
txorien abestiak basoetan
gizonen indarrak lehertuta
eliz gizona iritsi da
zergen bila
esaiogu
zoaz pikutara!
Herria kontrako errepresio hasi izan
etxeak maketoz bete egin dira
gure kanta leunak debekatu ziran
jainko faltsu bat ezarrita
eliz gizona iritsi da
seme-alaben bila
heldu diozagu ta
sogan urkatu!
Latindu doilorrek hasi zutena,
eta ia desagerpena bete zutela.
Gure odolaren su gorria,
eta mendien hizkuntza ederra.
Anai arrebak martxan batera,
zatoz ta ibili mendien itzalean.
So egizu Itziarren semea,
miretsi ezazu ta ahuspeztu aurrean.
Martxan gabil Bidaxunetik,
Agramontarren ondorengoak,
harroputzak ta indartsuak
zatoz gurekin borrokatzera.
Itziarren semea aurrean, oste guztia bere atzean,
bizar gorria eguzkia aurrean, gorri gorria izerdia bezala,
izuaren hotza Baztan aranan suaz urtuta, etsaiei begira
Gure hiriburutik kanporatuta,
Iruña libre biza ahal da.
Etsaien gorputzak erretuta,
izuritea bukatu da.
Ezpaten doinua borrokan,
arerioa hegan etxera.
Odol euritea mendian,
gudarostea, zoaz aurrera!
Nafarroa maittia gure erreinua ta gure ohorea
milla urte igarota birsorkuntza ta tradizioak.
|
||||
2. |
Suaren Garrasia
08:16
|
|
||
Zuhaitzen hostoak hegal dira
alor bustia ukitu ez dezan;
bizitzak euri ttantak baidira
Ilaun haizearen menpean.
Zekenak bezala etortzen dira
eta gure sustraiak itotzen dira.
Eguzki gurpila mendian galdu da.
Eguzki Lorea atean zimeldu da.
Hiritarrak basatiak bihurtuta,
herritarrean dau itxaropena.
Burua ta gorputza zainduta
eutsi bizitza gardena.
Edertasunaren bila,
negua hilda.
Arbasoak aurkitzeko
ta arima zuritzeko.
Haize ilunak ekialdetik etorri ziren
Gure lurra kaltetuta atera zan.
Garrasiak aranen zehar.
gorrotoa zabaldu da.
Ilargia ez da zilar,
gorria ernatu da.
Eman eskua, batu odola
Abestu ezazu, irria zabaldu
Hazi burua, ahantzi hutsala
Ei zuk aizu! Gorputza higitu .
Jainkoa hil da,
bizi oparoa jainkoentzat.
Erlijio kanpotarrak onak ezta?
Zurrupatu nire ipurdia .
Haize-bolada xahu iparraldean,
basoak baso , zelaiak zelai .
Ilargiaren islada iluntzean.
bihotza makur, doinua da ur.
|
||||
3. |
Goiztiri
02:24
|
|
||
4. |
Antzinako Oihartzuna
08:22
|
|
||
Sutzarraren besarkada sutsu ta hozkirri ondoan,
arbasoen historia ta istorioak hegan gauean.
Zatoz ona, txinpartarrak zure azal laztana ukitu dezan,
aiton amonen begien disdiran pentsan izatean.
Mendien gerizpean, numenen hilobietan,
haizea damutua, hortzak dardarka.
Zaraitzuren aldean, otsoak nere atzean;
babesa aurkituta, lotan bakarka.
Goazen lagunen bila laminosenara iristean;
Baratxuri salda gure zelatariak galtzean;
Poztasuna aurpegietan Amuarraina aurkitzean;
Krak krak ederra entzuten da orbela zapaltzean.
Biziraupena,
Zure eskuz irabazi behar da.
Gaua,
Hildakoentzat baida.
Hil hala bizi zure aukera da, harro izan behar zea.
Gure etorkina suntsitzen dugu, mesedez burua izan.
Ingurune latz bat sortu egin da, umil izan behar zea.
Antzinako oihartzuna entzuten dugu, egokitzea xede izan.
|
||||
5. |
|
Darkwoods Spain
Record label and online store based in the south of Spain devoted to releasing extreme music.
Streaming and Download help
If you like Antzinako Oihartzunak, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp